Orrialde nagusia
Prestatu zaitez



Itzulpenak:

'العربية / al-ʿarabīyah
বাংলা / Baṅla
Български език
Català
Cebuano / Sugboanon
中文 / Zhōngwén
Deutsch
English
Español
Euskara
Ewe
Filipino/Tagalog
Français
Galego
Ελληνικά / Elliniká
हिन्दी / hindī
Italiano
日本語 / Nihongo
Kiswahili
بهاس ملايو / Bahasa Melayu
Polszczyzna
Português
Română
Русский
सिन्धी / Sindhi
Af Soomaali
తెలుగు /Telugu
Tiếng Việt
Türkçe
اردو / Urdu
Èdè Yorùbá

                                        

Beste orrialde batzuk

Moduluak

Web mapa

Giltza hitzak

Harremanetarako

Dokumentuen erabilgarritasuna

Lotura erabilgarriak

EZAGUTU ZURE KOMUNITATEA

Nork ateratzen dio probetxua zure ekintzei?

Phil Bartle, doktorea

Amaia Donés Mendiak itzulia


Prestakuntzarako esku-orria

Gizartearen ikerlari eta aztertzailea izan  Zeramikari onak ondo ezagutu behar ditu erabiltzen dituen buztinaren ezaugarriak

Komunitateen garapenean erabiltzen dugun beste Atsotiz da, "Zeramikariak bere buztina ezagutu behar du".   Zure buztina komunitatea da.  Moldatu nahi duzu, indartsua den zerbaitetan bilakatu nahi duzu.

Horretarako, komunitateari buruz gauza asko jakin behar dituzu (eta orokorrean komunitateen izaerari buruz ere bai). Ahal duzun gehiena jakin behar duzu gizarte antolakuntzari buruz, ekonomiari buruz, hizkuntzei buruz, arazoari buruz, politikari buruz, eta ekologiari buruz.

Zure ikerketak ez luke izan behar loturarik gabeko gertaeren zerrenda; gertaera horiek aztertu behar dituzu komunitatea sistema soziala bezala ulertzeko (Ikus Zer da komunitatea? eta Gizarte ikerketa).

Pentsa ezazu zer harreman daukaten elementu desberdinek.

Hasteko, ondo etorriko zaizu mapa bat egitea. Non bizi da jendea? Zeintzuk dira komunitateak dituen zerbitzuak?  (adib. errepideak, bideak, ur-hornikuntza, osasuna, eskolak, merkatuak eta komunitateak erabilgarri dituen gainerako zerbitzuak).

Gero, komunitateko kideei aholkuak emango dizkiezu komunitatearen egoerari buruz (baliabideak, beharrak, aukerak, arazoak); komunitatearen mapa egiten lagunduko diezu. Orain zure kasa mapa bat egiteak lagunduko dizu geroagoko ariketa hori komunitatean egiteko momentuan.

Oharrak zure egunerokoan idatzi. Komunitateari buruzko oharrak idatzi: gizartearen antolakuntza, ekonomia, hizkuntza(k), politika, balore komunak, ohiturak eta ingurunearekin daukaten harremana (ekologia).

Jarraitu aztertzen nola erlazionatzen diren elementu desberdinak euren artean.

––»«––
Gune honetatik testua kopiatzen baduzu, jakinarai iezaiozu egileari
eta lotura adierazi: www.scn.org/cmp/

© Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
Lourdes Sadak diseinatutako web gunea
––»«––
Azken eguneraketa: 21.03.2012

 Orrialde nagusia
Prestatu zaitez