Tweet Itzulpenak
'العربية / al-ʿarabīyah |
PRESTATU ZAITEZMobilizatzailearentzat gidalerroakPhil Bartle, doktoreaAmaia Donés Mendiak itzuliaModuloari sarrera (gunea)Hemen gehitutako dokumentuak Prestatu zaitez Modulua
Prestatu ezazu zure burua komunitate mobilizatzaile izatekoKomunitate batek modu arrakastatsuan ikas dezan nola garatu eta lagundu bere burua, zuk zeuk zure burua ere prestatu behar duzu. Argi izan behar dituzu zure helburuak; ezagutu behar duzu zure komunitatea; gaitasunak garatu beharko dituzu; ulertu behar dituzu oinarrizko kontzeptuak mobilizatzeko. Egin behar duzun lehenengo gauza eguneroko bat hastea da. Eskolako koaderno merke hori ere egokia da. Lau koaderno erabili ditzakezu. Honako izena emango diezu: (1) Helburuak eta kontzeptuak; (2) Zure komunitatea; (3) Mobilizaziorako gaitasunak, eta (4) Eguneroko ekintzen txostena. Hala ere, zure lana ondo antolatzen hasteko, egokiena da oraintxe bertan hastea koadernoan oharrak idazten eta jasotzen. Zure irakurlearen tokian jar zaitez koadernoan idazteko momentuan. Modulo honek zure burua prestatzeko jarraibideak emango dizkizu. Ez pentsatu, hala ere, behin prestatzeagatik, betirako prest egongo zarenik. Mobilizatzaileak etengabe ari gara atal honetan aipatutako gauzak ikasten. Inoiz amaitzen ez den prozesua da, eta porrot egingo dugu dena dakigula pentsatzen badugu. ––»«––Prestaketa jardunaldia: Orrialde honetako testuak kopiatzen badituzu, mesdez, jakinarazi iezaiozu egileari |
Orrialde nagusia |