Orrialde nagusia
Prestatu zaitez





Itzulpenak:

'العربية / al-ʿarabīyah
Bahasa Indonesia
বাংলা / Baṅla
Български език
Català
Cebuano / Sugboanon
中文 / Zhōngwén
Deutsch
English
Español
Euskara
Ewe
فارسی / Fārsī
Filipino/Tagalog
Français
Galego
Ελληνικά / Elliniká
ગુજરાતી / Gujarātī
हिन्दी / hindī
Italiano
日本語 / Nihongo
Kiswahili
بهاس ملايو / Bahasa Melayu
Português
ਪੰਜਾਬੀ / Pañjābī
Română
Русский
Af Soomaali
తెలుగు /Telugu
ไทย / Thai
Tiếng Việt
Türkçe
اردو / Urdu
Èdè Yorùbá

                                        

Beste orrialde batzuk

Moduluak

Web mapa

Giltza hitzak

Harremanetarako

Dokumentuen erabilgarritasuna

Lotura erabilgarriak

OINARRIZKO KONTZEPTUAK EZAGUTU

Ulertu beharreko printzipio eta arrazoiak

Phil Bartle, doktorea

Amaia Donés Mendiak itzulia


Trebatzeko esku-orria

Mobilizatzaileak ulertu beharreko kontzeptu eta printzipioak

Zer da garapena? komunitatearen garapena?

komunitatearen parte-hartzea? Txirotasuna? Komunitatea?

Sendotzea? Gardentasuna? Iraunkortasuna?

Hitz hauek "giltza-hitzetan" aztertu ditugu.

Mobilizatzaile arrakastatsua izateko jende aurrean hitz egin eta taldeak ekintzarako antolatzeko gaitasun tekniko gutxi batzuk baino zebait gehiago behar duzu. Gaitasun horiek zergatik erabili behar dituzun jakin behar duzu. Printzipioak ezagutu behar dituzu.

Komunitate batekin lanean ari bazara, komunitateen eta aldaketa sozialaren izaerari buruzko kontzeptu soziologiko batzuk jakin behar dituzu (garapenari buruzkoak barne).

Honek esan nahi du gizarte-antolakuntzari buruzko kontzeptu batzuk ulertu behar dituzula. Gizarte-antolakuntza soziologia, antropologia, ekonomia, politika eta diziplina hauekin harremana duten gainerako alderdiak ikutzen dituen gaia da. (Ikus "Kultura").

Gaur egun ez da beharrezkoa unibertsitate titulu bat izatea, baina gai horiei buruzko printzipioak zure kontura ikasteko ahalegina egin beharko zenuke.

Diru-sarrera txikiko komunitate bat Indartu (sendotu) nahi baduzu, etsaia ezagutu behar duzu, mendekotasunaren sindroma zabaltzen duen faktorea ezagutu behar dugu. (Ikus: "Mendekotasuna"). Zure helburua txirotasuna, ezabatzea baldin bada, txirotasunaren sintoma eta ondorioak baino zerbait gehiago ere jakin behar duzu.

Txirotasunaren arrazoiak ulertu behar dituzu, kausa horien aurka egingo duten aldaketak bultzatu eta sustatu ahal izateko.

Txirotasuna arintzeak mina gutxitu baino ez duela egiten jakin behar duzu, denbora baterako konponbidea soilik dela, baina ez duela txirotasunarekin amaitzen.

Txirotasunak ez du soilik harremana diruarekin; eta diruak bakarrik ez du txirotasunarekin amaituko. (Ikus "Txirotasuna murrizteko printzipioak").

"Giltza hitzetan" begiratzen baduzu, komunitate-langileak ezagutu beharrezko oinarrizko kontzeptuen zerrenda zabala ikusiko duzu.

Bakoitzaren ondoan ez duzu hiztegiko definiziorik aurkituko; esku-orri honen (nola izan mobilizatzaile) helburuekin bat datozen ohar multzoa aurkituko duzu.

Geroagoko modulu batek (Komunitatea sendotzeko printzipioak), detaile handiagoarekin azalduko dizkizu sakonago gune honetan azaltzen diren metodoen atzean dauden printzipioak.

Ez itzazu buruz ikasi ohar horiek. Kontzeptuetako bakoitzari buruz gogoeta egin. Zure egunerokoan beraiei buruz idatzi.

Bilera, konferentzia eta tailerretan lankideekin eztabaidatu itzazu. Atsedenaldietan, lana eta gero, futbolari buruz hitz egiteari denbora apur bat kendu iezaiozue eta kontzeptu bat edo biri buruz hausnarketa eta eztabaida piztu.

"Behin eta betirako" dena ikasten saiatzea, "behin eta betirako" jaten saiatzearen antzekoa da.

Ikastea, komunitateak garatzea bezalaxe, amaierarik gabeko prozesua izan beharko luke. Ikasteari uzten diozunean, hilda zaude

––»«––

© Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
Lourdes Sadak diseinatutako web gunea
––»«––
Azken eguneraketa: 21.03.2012

 Orrialde nagusia
Prestatu zaitez