Orrialde nagusia
Prestatu zaitez




Itzulpenak:

বাংলা / Baṅla
Български език
Català
Cebuano / Sugboanon
中文 / Zhōngwén
Deutsch
English
Español
Euskara
Ewe
Filipino/Tagalog
Français
Galego
Ελληνικά / Elliniká
ગુજરાતી / Gujarātī
हिन्दी / hindī
Italiano
日本語 / Nihongo
Kiswahili
بهاس ملايو / Bahasa Melayu
Polszczyzna
Português
ਪੰਜਾਬੀ / Pañjābī
Română
Русский
सिन्धी / Sindhi
Af Soomaali
తెలుగు /Telugu
ไทย / Thai
Tiếng Việt
Türkçe
اردو / Urdu
Èdè Yorùbá

                                        

Beste orrialde batzuk

Moduluak

Web mapa

Giltza hitzak

Harremanetarako

Dokumentuen erabilgarritasuna

Lotura erabilgarriak

BEHAR DITUZUN BALIABIDEAK EZAGUTU

Zer jakin behar duzu egiten?

Phil Bartle, doktorea

Amaia Donés Mendiak itzulia


Trebakuntzarako esku-orria

Mobilizatzeko behar dituzun gaitasunak

Mobilizatzaile moduan behar dituzun gaitasunak ez dira bereziki zailak ikasten eta gainera, oso tresna indartsu bilakatu daitezke. Baina, gaizki ere erabili daitezke.

Konparazio gisa, sarraila batean pentsatu ezazu. Sarrailak erabilera ugari eta erabilgarriak ditu, baina helburu okerretarako ere erabili daiteke, lapurreta kasu.

Mobilizatzeko gaitasunak ikasten dituzun ahala, komunitatearen onurarako erabili itzazu, eta ez zure burua komunitatearen kontura aberasteko.

Zure helburu taldea komunitatea osotasunean hartuta denez, behar dituzun gaitasun gehienak komunikatzeko gaitasunekin dute zerikusia. Hizlari ona izaten ikasi behar duzu, ez hizlari arrunta. Hizlari on gisa, laguntza ematen duen buruzagi ona izateko gaitasunak garatu beharko dituzu.

Taldetik informazioa eta erabakiak ateratzen ikasi behar duzu; horretarako zure helburuak ondo ulertu behar dituzu eta jendearekin konfiantza izan behar duzu.

Predikazioa, irakasle tonua eta hitzaldiak ekidin behar dituzu.

Mobilizatzaile gisa behar dituzun gaitasun teknikoak dira: jende aurrean hitz egitea, planifikazioa, kudeaketa, behaketa, analisia eta idaztea. Hoberena, zuk zeuk zure buruari irakastea da.

Zintzotasuna, gogoa, positiboa eta tolerantea izaten, pazientzia edukitzen eta motibatuta egoten ikasi behar duzu.

Hitz egitean, jendeari entzuten eta ulertzen ikasi behar duzu.

Informazioa zehatza bidaltzen dakizula ziurtatu behar duzu.

Gai bat entzuleari interesgarri egiten ikasi behar duzu.

Ez duzu predikatzaileak bezala predikatu behar; ez dituzu politikariek bezala hitzaldiak egin behar; ez dituzu irakasleek bezala eskolak eman behar.

Jende askoren aurrean zaudela, konfiantzazkoa zarela erakusten eta beraien arazoetaz kezkatzen zarela erakusten ikasi behar duzu.

Jendea ezagutzen ikasi behar duzu, jendea gustatu behar zaizu.

Berekoia izaten ekidin behar duzu, soilik zure gauzetan pentsatzeari utzio behar diozu.

Nagusiaren tonua hartu gabe (edo sarkastikoa zein diktatorea izan gabe) eztabaida bat gidatzen ikasi behar duzu.

Zeure buruari irakatsiozu hau.

Horretarako, eginez ikasiko duzu (ez liburuetatik irakurriz).

Komunitate-garapenari buruzko eskoletan egon baldin bazara eta bertan soilik oharrak hartu izan badituzu, ez duzu trebakuntza onena jaso. Praktikatu behar duzu. Lehenik eta behin zure klasekideen aurrean, eta gero komunitate-talde baten aurrean. Ikus Trebakuntzarako metodoak.

Komunitate-taldeak sortu eta talde betearazleak osatu behar dituzunez, beharrezkoa izango zaizkizu antolaketarako gaitasunak.

Kudeaketa gaitasunak eskainiz komunitatea ere indartzen duzunez, zuk zeuk ere kudeaketa gaitasunak izan beharko dituzu.

Beren planifikazioa egiten laguntzen diezunez komunitateko taldeei, zuk zeuk ere planifikazioa beharko duzu.

Diru kontuetan taldekideak zintzoak eta zehatzak izan daitezen bultzatzen duzunez, beharrezkoak izango dituzu kontuak egiteko gaitasunak.

Taldeei txostenak idazten laguntzen diezunez, idazketa gaitasunak ere beharko dituzu.

Eginez ikasi.

Hizkuntza baraua egiten ikasi behar duzu (Ikus Ahozko hizkuntza ikasteko metodo aurala) eta komunitateko hainbat hizkuntzak ezagutu beharko dituzu.

Gaitasun tekniko soilez gain, ezaugarri pertsonal batzuk ere beharko dituzu mobilizatzaile eraiginkorra izateko. (Ikus trebakuntza esku-orriak: Izan mobilizatzaile eta Lanaren deskribapena).

Zure ospea zure abantaila da. Zintzoa, diplomatikoa, justua, langilea, morala, tolerantea, entusiasta, humila eta zuzena baldin bazara, zure ospea mobilizatzaile gisa indartuko da. Ez baldin bazara, bilatu ezazu beste lan bat.

––»«––

© Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
Lourdes Sadak diseinatutako web gunea
––»«––
Azken eguneraketa: 21.03.2012

 Orrialde nagusia
Prestatu zaitez