Tweet Itzulpenak:
'العربية / al-ʿarabīyah |
MOBILIZATZAILEA PRESTATUTrebatzailearentzako gidaPhil Bartle, doktoreaAmaia Donés Mendiak itzuliaTrebatzailearen oharrakModulu hau trebakuntza materiale gisa erabiliNor bihurtu daiteke komunitate aktibista? Jende guztia ez da berez komunitate mobilizatzaile ona. Ez pentsatu, ordea, diziplina konkretu batzuetan prestakuntza izateak edo ikasketak egin izanak aukera hobea egingo zaituela komunitate mobilizatzaile izateko.Gizarte-laneko diplomak (edo antzekoak) ez du ziurtatuko pertsona hori eraginkorra izango denik diru-sarrera txikiko komunitateak indartzeko garaian. Ingeniaria edo, merkataritza zein zientzietan ikasketak egin dituzten hainbat pertsona komunitate mobilizatzaile eraginkor bihurtu dira urte bateko oinarrizko trebakuntza jaso ostean. Komunitate lanean, norberak erabaki behar du bere burua lan horretarako egokia den edo ez. Etorkizuneko mobilizatzaileen trebatzailea baldin bazara, zure ikasleei lagundu behar diezu bakoitzaren bide egokia aukeratzen zure programaren garapenari esker. Prestaketarako modulu honetan zure ikasleekin erabili dezakezun materialea aurkituko duzu beraiek ikus dezaten egingo duten lanaren izaera, behar diren ezaugarri pertsonalak eta zein trebakuntza mota jasoko duten. Modu egokian erabili ezazu, beraiek erabaki dezaten trebakuntzarekin jarraitu edo ez. Oinarrizko prestakuntzarako materialea: Gune honetan ikusiko dituzun lehen bost moduluak esku-orri laburrak dira, trebakuntza tailerretan erabili daitezkeenak eta poliki eta zatika eztabaidatu eta ulertu behar direnak. Lehen eskuliburuan garatutako ideietan daude oinarrituta. Eskuliburua web gune honetan aurki dezakezu osorik: Mobilizatzailearen eskuliburua). Materialea esku-orri laburretan dago zatituta, tailerretan eztabaidarako erabili daitezen. Ikasle aurreratuei eskuliburua kontsultatu dezatela eska diezaiezu, materiale guztiaren konbinazioa jasotzen duen dokumentu luze bat ikusi dezaten. Beranduagoko moduluek dokumentu luzeagoak jasotzen dituzte, eduki garatuagoa dutenak. Esku-orri bakoitza berrogei minutuko trebakuntza saioetan erabili daiteke (saioei dokumentuek daukaten izenburu bera eman ahal zaie) hasiberrientzako tailer baten testuinguruan. Trebakuntza planifikatzerako garaian ere izenburu berak erabili ditzakezu. Web
mapako zerrenda
osoarekin hasita, zure trebakuntza saioak zerrendatu ditzakezu lehen bost moduluetan
azaltzen diren bezala. Bestela, ikasleen beharren arabera berrantolatu ditzakezu. Esku-orri bakoitza kopiatu dezakezu ere, edo zati batzuk. Transparentziak egin ditzakezu orduan, eta pantailan erakutsi, zure aurkezpena errazagoa izan dadin eta parte-hartzea eta eztabaida errazteko. Zure aukera da erabakitzea materialea nola erabili. Gure gomendioa da saioetako bakoitzean ikasleek asko "egitea", eta norabide bakarreko aurkezpen eta eskola gutxi egotea. Saioetako bakoitzean ikasleak aktibo egoteko ekintza ugaritan pentsatu ditzakezu, eta erabilgarria izango zaizu horietako hainbat pilatu eta etorkizuneko trebakuntza saioetarako oharrak egitea. Zer da zuretzat erabilgarria, eta nola? Antzeko dokumentu eta moduluak: Beste modulu batzuetan erabilitako bi dokumentu izan daitezke erabilgarriak dokumentu hau bera aberasteko "Mobilizazio Zikloa" moduluan, "Izan mobilizatzaile" dokumentua oso erabilgarria suertatu daiteke. Bi esku-orritan banatu daiteke. Batean beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak agertuko lirateke zerrendatuta. Ikasleak gaitasunetako bakoitzaren inguruan hausnarketa egin dezake. Bestean mobilizatzaileak bete beharreko lanen zerrenda sinplea dago. Biak izan daitezke erabilgarri "Prestatu zaitez" saioan. "Kudeaketa mobilizatzea" moduluan, "Lanen deskribapena" dokumentuak beharrezko ezaugarrien eta espero diren eginbehar eta arduren zerrenda ematen du. Modulu horreki eta "Kudeaketa parte-hartzaileak" proposatzen dute mobilizatzailea eta kudeatzailearen arteko harremana laguntasunekoa izan behar lukeela, eta biek batera sustatu beharko lituzketela beren lanen deskribapenak. (Tamalez, ez da beti gertatuko mobilizatzaileak lanean sentituko duela bere burua bere aztertzaileak kudeaketa parte-hartzailea bultzatzen duenean -bi modulu hauek horixe bera bultzatzen dute). Ikasleak "Prestatu zaitez" moduluko dokumentuei buruzko informazio gehiago eskatzekotan, lanen deskribapenerako esku-orria erabilgarria izan daiteke. Trebakuntza metodoak: Gune honetan modulu oso bat daukagu erabili daitezkeen trebakuntza metodoei buruzkoa (Trebakuntza metodoak). Hasierako trebakuntza tailerrak zehazten ari zarenean "Prestatu zaitez" izenburupean, jo berriro "Trebakuntza metodoak" modulura zure saioak gidatzeko aholku bila. Web gune honetan (eta deskribatutako trebakuntza programan) bultzatzen duzuna da eginez ikastea. Gutako bakoitzak modu desberdinean ikasten du, abiadura desberdinetan eta batzuei baliabide bat besteei baino erabilgarriago zaie. Orokorrean, hala ere, gehiago ikasi dezakegu eginez (batez ere gaitasunei dagokionean) entzunez edo ikusiz baino. Bultzatzen zaigu behatze soila baztertzera, eta zure iniziatiba eta sormen-ahalmena erabiltzera zure trebakuntza propioa diseinatzeko, testuingurua eta ikasleen ezaugarrien arabera. Trebakuntza programa baten buru bazara, guri idatzi diezagukezu eta eztabaidatuko ditugu zure ideiak. Proposamenak badituzu agian materiale berria sortu dezakegu denok batera. ──»«──Gune
honetako testuak kopiatzekotan, mesedez, jakinarazi egileari |
Orrialde nagusia |
Prestatu zaitez |