Tweet Itzulpenak:
'العربية / al-ʿarabīyah |
EZAGUTU ZURE HELBURUAKZer da lortu nahi duzuna?Phil Bartle, doktoreaAmaia Donés Mendiak itzuliaTrebatzeko esku-orriaMobilizatzailea izatearen helburuakPrestakuntza kudeaketan erabiltzen dugun esloganetako bat da "Zuk ez badakizu nora zoazen, bide orok jakingo du". (Ikus "Esloganak.") Hau zuri gertatzen bazaizu, mobilizatzen hasteko prest zaude. Erraza da alde batetik bestera ibiltzea, lanpetuta egongo bazina bezala, bilerak konbokatuz, komunak eraiki daitezela aginduz, komunitateko buruekin hitz eginez, ekintza bultzatuz, baina inolako komunitate indartzerik sustatu gabe.
Zure helburuak argi izan behar dituzu. Lehenbizi zure buruarekin, paperean idatzita, eta gero inguruko gainerakoekin. Egunerokoa idazten hasi beharko zenuke, helburu eta kontzeptuak zehazteko aukeratu duzun egunerokoaren zatia, alegia. Zure helburu egin behar dituzu; ez dituzu hartu behar beste baten idealen zerrenda izango balira bezala. Pertsonaren eta komunitatearen arabera desberdinak izan daitezke komunitate bat garatzeko helburuak.
Hala ere, badaude komunak diren elementu batzuk. Beste batzuen artean: txirotasuna ezabatzea, gobernu ona, gizarte antolakuntza aldatzea, komunitatea gaitasunak garatzea, diru sarrera txikiko eta baztertutako jendea indartzea, eta sexuen arteko oreka. Aurrera joan ahala hau irakurtzen eta mobilizazioa sustatzen, ikusiko duzu helburu hauetako zein izango zaizun interesgarriena eta erronka handiena dena. Zure ezagutza gero eta zabalagoa izango da. Zure egunerokoa etengabe eguneratu, berdefinitu, eta detaileak gehitu helburu orokorrei. Txirotasuna gutxitzearen kontzeptua, adibidez, konplexuago bihurtzen da berarekin lanean ari zarenean (zerrendan idatzi izan duzunean baino).
"Txirotasuna ahultzea" ekiditen ikasiko dugu, denbora baterako soilik arintzen baitu mina eta deserosotasuna, eta ez garamatza emaitza luze batera. Txirotasuna ez da soilik dirurik ez izatea (beranduago ikusiko dugun bezala). Txirotasunaren iturriaren aurka egiteak borrokatzea nahi du esan. apatia, ezjakintasuna, gaixotasuna, eta zintzotasun eza.
Helburua ulertu eta esperientziarekin zabaltzea oso arrunta da. Era berean, kudeaketa ona ez da soilik buruzagi indartsua eta administrari eraginkorra izatea. Hain zuzen, gardenatsunak ere esan nahi du jendea inplikatzea, konfiantza, zintzotasuna eta etorkizunari begiratzea. Ikasiko duzu, ere, komunitate buruak ez direla (edo zaila dela eurak bihurtzea) garden komunitate baliabideak erabiltzen dituztenean zu zeu ere ez bazara gardena komunitate ekintzak garatzean. Begiratu: Giltza hitzen glosategia, helburu hauei buruzko sarrera eztabaida (txirotasuna gutxitzea, komunitatea garatzea). Konparatu ohar hauek zure egunerokoan ––»«––Gune
honetako testuak erabiltzen badituzu, jakinarazi egilerai |
Orrialde nagusia |
Prestatu zaitez |