Tweet Itzulpenak:
'العربية / al-ʿarabīyah |
INDARRARAKO ANTOLATZENGaitasuna Handitzen AntolatuzPhil Bartle-k egina, DoktoreAndrea Badiola Mateos itzulitaEskuko entreinamenduaBeste faktore batzuk berdinak izanda, antolatze mailak indarra zehazten duIndartzen laguntzen duten faktore asko badira ere, gaitasunak, edo indartsu bihurtzeak, mobilizatzailea gehien arduratzen duenak "antolatzea"da. Beste faktore batzuk berdinak izatean, antolaketaren maila eta eragingarritasuna dira talde edo komunitate baten indarra zehazten dutenak. Futbol talde bat erabili dezagun adibide bezala. Bi futbol talde badituzu, jokalari kantitate berdinarekin, gaitasun berdinekin, egoera fisikoa, eta teknologia (adib zapatak), berdinak izango lirateke. Esan dezagun talde batek antolatu gabe dagoela, ez dagoela eginkizunen banaketarik zehaztuta, ez koordinaketarik. Beste taldea ordez, entreinatzaile bat du autoritatea duena, aurrelari, atzelari, ezkerreko eta eskuineko, eta erdiko jokalarien eginbeharrekoekin sakabanatuta. Beste faktore batzuk berdinak izatean, antolaketa mailak indarra zehazten du. Kide desberdinak eginbehar desberdinak dituzte eta batasuneak entreinatzen dute (adib paseak eginez). Kasu honetan erraza da ikustea bigarren taldea indartsuago dela, beren ahalera eta indarra lehenengoarena baino handiagoa da beste faktoreak berdin badira ere. Antolaketa hobeak ahalera hobea esan nahi du. Beraz, berdin gertatzen da sozietateekin. Adibide hau hartu (ez edukin historikoagatik baizik eta bere printzipio soziologikoagatik). Afrika Mendebaldeko Akan-a oso azkar hedatu zen hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan, eta oso azkar Guan-ak konkistatu zituzten. Maila teknologikoa (armak kontuan hartuta) gutxi gora-behera gauza bera zen, beste ezaugarriak bezala. Baina Guan-ak oso patriarkikoak ziren eta leinu sakabanatuetan antolatuta zeuden. Akan-ek bitartean antolaketa matriarkikoa zeukaten eta era funtzionalan loturak egiten zituzten klanen artean, klan bakoitzak bere eginkizuna zuen gudan (aurrean, ezkerraldean, eskuman, domestiko eta premiazkoa) eta estatu antolaketa. Futbol talde bat antolatzean bezala, beste faktoreak berdinak izanda (teknologikoak, gaitasunak), antolakuntza hobea zuenak (Akan, Ashanti izan zirenen nortzapena) antolakuntza ahulena zuena konkistatu zuen. Mobilizatzaile bezala, zuretzat, komunitate ahul bat indartzea izango da zure oinarrizko objektiboa, haiek laguntzea ikasten zelan antolatu daitezkeen efektiboagoak izateko. Zuk ez duzu CBO exekutiboa sortzen gustoko duzulako, edo buruzagi, azpiburuzagi, eta altxorzaina aukeratzen laguntzen titulu politak soilik izateko. Zuk antolatuta egoten laguntzen diezu, edo birantolatzen akzio efektiboa izateko, haiek indartzeko. Antolaketa hobea indar handiagoa esan nahi du Beste modulu batzuk zu gidatuko dizute antolaketan. Kontziente izan antolaketaren arrazoiari buruz (zertarako?) eta utziozu aukeratutako taldeari parte hartzen lan noble honetan (diru-sarrera txikiak dituztek komunitateen indartzea). ––»«––Komunitate Antolaketa © Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
––»«–– |
Hasiera |
Lehen Urratsak |