Itzulpenak:
Akan / c |
K letraz hasten diren gako-hitzakPhil Bartle, doktoreaAmaia Donés Mendiak itzuliaKARITATEA Txiroari laguntzea balore unibertsala da eta munduko erlijio nagusietan ageri da. Baina emateko modu asko dago. Zure opariak onuraduna mendeko egite badu, ez diozu hartzaileari laguntzarik ematen eta ez duzu sendotzen, ez duzulako sustatzen berak bilatzea baliabideak. Kaleko eskale bati txanponak ematean, eskalea are eskaleago egitea eragiten duzu. Zure laguntzari buruz ondo hausnartu baduzu, eta hartzailea indartzen laguntzen badu (ikus Mohammed eta sokaren istorioa Istorioetan), oparia are erabilgarriagoa izango da. বাংলা : বদান্যতা , Català: caritat , Deutsch: Wohltätigkeit , English: charity , Español: caritativo , Euskara: karitatea , Filipino/Tagalog: kawang-gawa , Français: charité , Galego: caridade , Italiano: carità, 日本語: 慈善 , Kiswahili: kujitolea , Malay: amal , Português: caridade , Română: caritate , Tiên Việt: lòng nhân từ , 中文 (Zhōngwén): 慈善KOMUNITATEA "Komunitatea" hitza testuinguru ugaritan erabili izan da. Biologoek komunitatea definitzen dute espezie bakoitzeko norbanakoen taldea bezala, edo espezie ugariren taldea bezala, bizi, leihatu, elkarri lagundu edo osotasuna handitzeko osatzen dena. Internet eta informazioaren teknologiak gure bizitzetan agertu zirenetik, pertsona ugari, interes bakarra komunean zuten pertsona ugari, askotan, elkartu egin dira eta elektronikoki komunikatzen dira beraien artean, muga geografikoak atzean utzita. Web gune honetako trebakuntza materialaren helburuak komunitatearen esanahi ortodoxoago bat darabil: gizakien komunitatea, geografikoki mugak badituena (komunitate nomaden kasuan izan ezik, mugak aldatzen baitira). Gizaki komunitate hauek era askotakoak izan daitezke, esate baterako hiri handi bateko auzko bateko kideak zein aldendutako nekazal herri bateko biztanleak. Ikus Habitata. Komunitatea ez da soilik gizaki talde bat. Talde handiago bat da kulturaren parte dena, jendearen harteko hartuemanez osatua. Dena ikasten da. Bere sei dimentsioak honakoak dira: teknologia, ekonomia, indar politikoa, gizarte ereduak, balore komunak, sinismenak eta ideiak. Ez dira biologikoki transmititzen, ikasten dira. Osatzen duten atomoetatik haratago doan zuhaitza bezala, gizakia ere heriotza, jaiotza eta migrazioaren bidetik igarotzen dira, eta komunitatea hala ere bizirik dirau. Ez da inoiz homogeneoa, zatiketa, zisma asko ditu, barnean leihaketa eta gatazkak daude. Komunitatea orokorrean hartuta osatzen duen parteetako bakoitzaren batura baino handiagoa da. Ikus "Zer da komunitatea." Komunitatearen ezaugarriak. বাংলা : জনগোষ্ঠি , Català: comunitat , Deutsch: gemeinde , Ελληνικά: κοινότητα , English: community , Español: comunidad , Euskara: komunitatea , Filipino/Tagalog: komunidad , Français: communauté , Galego: comunidade , Italiano: comunità, 日本語: 共同体 , Kiswahili: jamii , Malay: komuniti , Português: comunidade , Pyccкий: cooобщество , Română: comunitate , Af Soomaali: bulsho , Tiên Việt: cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 社区KOMUNITATEAN OINARRITUTAKO Proiektu edo erakunde bat komunitatean oinarritua egoteko, komunitatean sortua izan behar du, komunitateko kideek izan behar dute arudarun, eta erabakiak (politiko eta exekutiboak) komunitateko kideek eraman behar dituzte aurrera. Kanpotik komunitatean ezarritako proiektu bat ez dago komunitatean oinarrituta. Bestalde, komunitate-buruekin etengabe konsultatzeak ez du esan nahi komunitatean oinarritua dagoenik. Desberdintasuna dago komunitatean oinarritu eta komunitatean kokatu kontzeptuen artean. Agentzia batek zerbitzu bat komunitatean ezartzen badu (ospitale bat, adibidez), komunitatean kokatua dagoela esaten dugu. Modu egokian komunitatean oinarritutakoa dela esateko, ekintza, eraikuntza, zerbitzu edo antolakuntza komunitateak orokorrean behar du aukeratu eta kontrolatu (ez soilik komunitatearen zati batzuek). Garrantzitsuena da erabakiak komunitatean oinarrituta hartzea, erabakiak komunitate barruan eta komunitateak hartu behar ditu. Ikus Errefuxiatu guneetan komunitatean oinarritutako gizarte lana. বাংলা : জনগোষ্ঠি ভিত্তিক , Català: basat en la comunitat , Deutsch: gemeindenah , English: community based , Español: basado en la comunidad , Euskara: komunitatean oinarritutako , Filipino/Tagalog: batay sa komunidad , Français: fondé sur la communauté , Galego: baseado na comunidade , Italiano: community based, 日本語: 共同体を基盤とする , Kiswahili: ilyo ya jamii , Malay: berasaskan komuniti , Português: baseado na comunidade , Română: ancorata in comunitate , Tiên Việt: nền tảng, cơ sở của cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 以社区为本KOMUNITATEAN OINARRITUTAKO ELKARTEA Komunitatean oinarritutako elkartea komunitate barruan garatu da. Erabakiak komunitateak orokorrean hartu ditu (kudeaketa eta planifikazioa). Kanpoko agentzia batek, erabakiak kanpoan hartzen dituena, komunitatean kokatua izan daiteke, baina ez komunitatean oinarritua. العربيّة:مؤسسة قائمة على المجتمع المحلّي , বাংলা : জনগোষ্ঠি ভিত্তিক সংস্থা বা সংগঠন , Català: organització basada en la comunitat , Deutsch: gemeindenahe organisation , Ελληνικά: οργανισμός βασισμένος στην κοινότητα , English: community based organization , Español: organización basada en la comunidad , Euskara: komunitatean oinarritutako elkartea , Filipino/Tagalog: organisasyong batay sa komunidad , Français: organisation a basé dans la communauté , Galego: organización baseada na comunidade , 日本語: 共同体組織 , Kiswahili: miradi ya kijamii , Malay: organisasi berasaskan komuniti , Português: comunidade fundou organização , Română: organizatie ancorata in comunitate , Tiên Việt: cơ sở tổ chức của cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 以社区为本的组织KOMUNITATEAN OINARRITUTAKO ERREABILITAZIOA Komunitatean oinarritutako erreabilitazioa izan daiteke fisikoa (biologikoa), emozionala edo mentala (edo habilitazioa), fisikoki, emozionalki edo mentalki gaitasun urritasuna daukaten pertsonei zuzendua Testuinguru honetan erreabilitazioa komunitatean oinarritzen denean, erabakiak hartzea eta gaitasun urriko norbanakoen habilitazioa komunitatearen barruan egiten dira, eta konponbideak ez dira kanpotik etortzen. العربيّة: إعادة التأهيل القائم على المجتمع المحلّي , বাংলা : জনগোষ্ঠি ভিত্তিক পূনর্বাসন , Català: rehabilitació basada en la comunitat , Deutsch: gemeindenahe rehabilitation , English: community based rehabilitation , Español: rehabilitación basada en la comunidad , Euskara: komunitatean oinarritutako erreabilitazioa , Filipino/Tagalog: rehabilitasyon batay sa komunidad , Français: réadaptation a basé dans la communauté , Galego: rehabilitación baseada na comunidade , 日本語: 共同体を基盤とするリハビリテーション , Kiswahili: ukarabati wa kijamii , Malay: pusat pemulihan berasaskan komuniti , Português: reabilitação baseado na comunidade , Română: rebilitarea ancorata in comunitate , Tiên Việt: sự khôi phục lại cơ sở của cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 以社区为本的康复服务KOMUNITATEAREN EKARPENA Esaten baldin badugu ere komunitatearen parte-hartzea ez dela komunitatearen ekarpena (nahiz eta askotan okertu eta hala dela uste dugun), ez dugu ahazten biak oso garrantzitsuak direla. Komunitatearen parte-hartzea da ekintza bat komunitatean oinarritutakoa izatea eragiten duen erabakiak hartzea; komunitatearen ekarpena, ordea, beharrezkoa da kideek sentitu dezaten proiektua beraiena dela, beren ahaleginak proiektuari eman dizkiotela, eta ez dutela kanponko norbaitengandik jaso. Gure gomendioa da komunitateko proiektuaren %50 behintzat komunitateko kideekin beraiekin garatzea. Komunitateko kideek, hasieran etsipena eta beldurra senti dezakete proiektuarekiko. Horrelakoetan esaten diegu komunitate osoak lan egiten badu harrituko direla proiektuaren emaitzarekin. Azpimarratu behar dugu komunitateko kideek emandako denbora (batez ere batzorde betearazleko kideek emandakoa proiektuari buruzko erabakiak hartu eta proiektua bera diseinatzen) gaitasun betearazle eta kudeatzailearen eta denbora eta lanaren dohaintzak direla. Lan honi saria eman beharko litzaioke. Gainera, lurra eta zikinkeria dohaintzen balioa ere askotan gutxiesten dugu, baina goraipatu behar bezala goraipatu beharko genuke eta komunitatearen ekarpen bezala ikusi. Català: rehabilitació basada en la comunitat , Deutsch: gemeindebeitrag , English: community contribution , Español: contribución comunitaria , Euskara: komunitatearen ekarpena , Filipino/Tagalog: kontribusyon ng komunidad , Français: contribution de la communauté , Galego: contribución comunitaria , 日本語: 共同体の貢献 , Italiano: contributo della comunità, Kiswahili: mchango wa jamii , Malay: sumbangan komuniti , Português: contribuição da comunidade , Română: contributia comunitatii , Tiên Việt: sự góp phần cho cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 社区贡献KOMUNITATEAREN GARAPENA Komunitatea garatzean hazten da. Ikus Garapena. Honek ez du zertan handiagoa edo aberatsagoa egingo dela esan nahi. Konplexuago eta sendoago bihurtzea nahi du esan. Loreak, beraietatik tiratzean hazi egiten ez diren bezala, komunitate ba ez du mobilizatzaileak garatzen. Komunitatea (instituzio sozial gisa) bakarrik garatzen da. Mobilizatzaileak egin dezakeena estimulatzea da, komunitateko kideak animatu eta gidatzea. Jende askok uste du komunitatea garatzearen esanahia, besterik gabe, aberatsago egitea dela. –– Per capita irabaziak edo diru-sarrerak handitzea. Hori izan daiteke, baina ez bakarrik. Aldaketa soziala garapena, komunitatea konplexuago bihurtzea, erakunde berriak sortzea, indar kolektiboa handitzea; bere antolakuntza erabat aldatzea. Garapenak kulturaren sei dimentsioak konplexutasun mailari begira haztea nahi du esan. Komunitatea sendotzearen desberdina da, honek komunitatea sendotzea nahi baitu esan. Definizioari erreparatuta bi kontzeptu desberdin badira ere, bata besteari lotuta daude beti. বাংলা : জনগোষ্ঠি উন্নয়ন , Català: desenvolupament comunitari , Deutsch: gemeindeentwicklung , Ελληνικά: κοινοτική ανάπτυξη , English: community development , Español: desarrollo comunitario , Euskara: komunitatearen garapena , Filipino/Tagalog: kalinagangg (kaunlaran) pangkomunidad , Français: développement de la communauté , Galego: desenvolvemento comunitario , 日本語: 共同体の発展 , Kiswahili: maendeleo ya jamii , Malay: pembangunan komuniti , Português: desenvolvimento da comunidade , Română: dezvoltarea comunitatii , Af Soomaali: horumarka bulshada , Tiên Việt: sự phát triển của cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 社区发展KOMUNITATEA SENDOTZEA Komunitateak gauzak bere kasa egiteko duen gaitasuna handitzea. Errepideak, osasun zerbitzuak, ura edo heziketa bezalako zerbitzu komunak gehitzea baino zerbait gehiago da. Gaitasun eta indarra handitzea nahi du esan. Gaitasun gehiago nahi du esan, konfiantza handiagoa eta antolakuntza eragingarriagoa. Ezin da kanpoko karitate keinu edo dohaintza gisa jaso. Komunitate proiektuak bezalako ekintzen bidez erraztu daiteke, baina soilik komunitateko kideek hasieratik hartzen dutenean delako proiektua garatzeko erabakia. Hasieratik amaierara komunitateko kideek garatutako zerbitzuen gaineko jabetza sentimendua, eta beraz, ardura sentimendua garatzea da. Gobernuak komunitateari indar handiagoa emateko legeak sor ditzake. Baina lege hauek aplikatzeko gaitasuna komunitatean soilik dago, komunitateak berak soilik erabaki baitezake bere garapenari edo etorkizunari buruz. Indarra, sendotasuna, gaitasuna, ahalmena. Sendotzea. Komunitatea garatzeak esan nahi du kulturaren sei dimentsioetan konplexutasuna irabaztea. Komunitatea sendotzearen desberdina da, azken honek komunitatea sendoago egitea baitu helburu. Definizioz biak desberdinak badira ere, elkarri lotuta daude beti. বাংলা : জনগোষ্ঠির ক্ষমতায়ন , Català: potenciació comunitària , Deutsch: gemeindestärkung , Ελληνικά: κοινοτική ενδυνάμωση , English: community empowerment , Español: potenciación comunitaria , Euskara: komunitatea sendotzea , Filipino/Tagalog: pagsasakapangyarihan ng komunidad , Français: fortifier de la communauté , Galego: potenciación comunitaria , 日本語: 共同体強化 , Malay: pemberdayaan komuniti , Português: fortalecendo da comunidade , Română: consolidarea coomunitatii , Tiên Việt: sự uỷ quyền cộng đồng , 中文 (Zhōngwén): 强化社区KOMUNITATE KUDEAKTEAREN TREBAKUNTZA Komunitatearen kudeaketaren trebakuntzak tixortasuna nahi du gutxitu, diru-sarrera txikiko komunitateak sendotu nahi ditu komunak diren zerbitzuak modu eraginkor eta erabilgarrian eraiki, garatu, mantendu eta kudeatu ditzaten. Ekintzarako trebakuntza da, eta ez gaitasun transferentzia soila, edo norbanakoei informazioa emateko jardunaldia. Trebakuntza diru-sarrera gutxiko komunitateak sendotzeko bide gisa ikusita ez da inolaz ere trebatzaileak trebatuei emandako informazio eta gaitasunen elkartrukatzea soilik. Txirotasunaren aurka nahi da egin, komunitatearen parte-hartzea nahi da bultzatu, komunitate demokratiko eta deszentralizatuak nahi dira sortu. Trebakuntza honek bere gain hartzen ditu ere mobilizazioa eta antolakuntza. . Ez da trebakuntza mota ortodoxo bat. Trebakuntza mota hau formalizatu eta instituzionalizatzeak arrisku bat dakar: trebakuntzan gaitasunen transferentziari ematea garrantzi handiagoa partaideak animatzeari baino, mobilizazioari eta trebakuntzaren antolaketa alderdiei baino. Kudeatzaileen trebakuntza zentzu honetan garatua izan zen goi eta erdi mailako kudeatzaileen eraginkortasuna sendatzeko korporazioen errentagarritasuna bilatzeko orduan. kekin integratu dugu. Helburua diru sarrera txikiko komunitateek elkartzeko, elkarri laguntzeko eta aldaketa soziala garatzeko gaitasuna handitu dezatela da. বাংলা : জনগোষ্ঠি ব্যবস্থাপনা প্রশিক্ষণ, Català: formació en gestió comunitària, Deutsch: gemeinde-management-training, Ελληνικά: εκπαίδευση κοινοτικής διοίκησης, English: community management training, Español: adiestramiento para la gestión comunitaria, Euskara: komunitate kudeaktearen trebakuntza, Filipino/Tagalog: pagsasanay as pamamahala ng komunidad, Français: formation pour la gestion de la communauté, Galego: formación para a xestión comunitaria, Italiano: formazione in gestione di comunità, 日本語: 共同体管理訓練, Kiswahili: Mafunzo ya utawala wa jamii, Malay: latihan pengurusan komuniti, Português: formação para a gestão comunitária, Română: instruire in management, తెలుగు: నిర్వాహకము శిక్షణ, Tiên Việt: sự quản lý đào tạo cộng đồng, Türkçe: toplum yönetimi eğitimi, 中文 (Zhōngwén): 社区管理培训KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEA Komunitatearen parte-hartzea ez da bakarrik kideek lan egitea; erabakietan ere parte-hartu behar dute, komunitateko proiektu bat aukeratu behar dute, planifikatu, martxan jarri, kudeatu, gidatu, kontrolatu. Ez da komunitatearen ekarpenarekin nahastu behar. Giarte animazioa: Komunitate baten ekintzak bultzatzen ditu, horrela, komunitateak bere buruaren garapenaren ardura handiagoa izan dezan (zein proiektu martxan jarri erabakitzetik hasi eta ekintzak antolatu eta baliabideak mobilizatzera arte). Komunitatearen parte-hartzeak ziurtatzen du komunitateari buruzko erabakiak ez ditzatela hartu soilik komunitateko kide gutxi batzuek, baizik eta guztiek, ez eta kanpoko eragile batek. Metodologia honek komunitatearen ekarpena bultzatzen du, komunitateari laguntzen baitio arduratsu bihurtzen beren baliabideak jarri dituzten ekintzekiko. Gobernua ere bultzatzen dugu, kanpo kudeatzaileek komunitate barruan komentatu ditzaten beren ekintzak; hau komunitatearen aholkularitza da. Komunitatearen parte-hartzea ez genuke erabili beharko komunitatearen ekarpen edo komunitatearen aholkatze terminoen ordezko gisa (laguntza agente askok egiten duten bezala); parte hartzeak esan nahi du erabakiak hartzeko momentuan parte hartzea, ekintzak kontrolatu eta koordinatzeko unean. বাংলা : জনগোষ্ঠির অংশগ্রহন, Deutsch: gemeindepartizipation, English: community participation, Español: participación comunitaria, Euskara: komunitatearen parte-hartzea, Filipino/Tagalog: Pakikilahok ng Komunidad, Français: participation de la communauté, Galego: participación comunitaria, Kiswahili: Ushiriki wa jamii, Malay: penyertaaan komuniti, Português: participação da comunidade, Română: participarea comunitatii, Somali: ka geyb galka bushada, Tiên Việt: tham gia của cộng đồngKONTZIENTZIA HEDATZEN Zure erantzunkizun importanteetatik artean informazioa zehaztea eta ematea da, zuk hori transmititu nahi duzu, arazo bat dagoela, baina erantzuna beraiekin dagoela, komunitatean. Ikusi Kontzientzia Hedatzen. Sentsibilizatuz. Izan daiteke beraiek ustea zuk zeuk errekurtsoz hornituko dituzula edo beren arazoak konponduko dituzula (beraz beren itxaropenak handituko dira), baina uste horiek ezeztatu behar dituzu hasieratik. العربيّة: زيادة الوعى, Català: sensibilització, Deutsch: bewusstseinsbildung, Ελληνικά: επαγρύπνηση, English: awareness raising, Español: awareness, Euskara: kontzientzia hedatzen, Ewe: Nyanya Nana فارسی: بالا بردن آگاهی, Filipino/Tagalog: kamalayan, Français: augmenter de conscience, Galego: concienciación, हिन्दी: जागरूकता स्थापना, 日本語: 意識を高める, Kiswahili: kuongeza ufahamu, Português: aumento de conhecimento informativo, Română: constientizare, తెలుగు: ఎరుగుదల పెంచడం, 中文 (Zhōngwén): 提高知情度KRITIKA Ikasi beharreko jakinduriaren alderdietako bat da gaizki egindako zerbait ikustean kritikatzeak ez duela zuzentzen edo arazoa konpontzen. Ordea, arazoa okertu besterik ez du egiten. Zergatik? Jendeak mehatxatuta daudela sentitu baitezake, kritikatzen dituenak atakatuko balitu bezala. Kritikak autoestimua eta norberarenganako konfiantza ahultzen ditu. Kritika bat jasotzean gure burua defendatzeko jarrera hartzen dugu akatsa konpondu ordez defendatzen baitugu. Komunitateak mobilizatzen ari garenean, boluntarioak koordinatzen ari garenean, jakin behar dugu ziurrenik akatsak egingo dituztela, eta prest egon behar dugu akats horiei aurre egin eta gure helburuekin jarraitzeko. Gure haserrea erakusteak, akatsa egin duen pertsona kritikatzeak egingo duen bakarra da jendeak ezagutaraztea, baina pertsona horrek gugan izango duen konfiantza murriztuko da. Ikus giltza hitzak: Akatsak, Haserrea, eta Sandwich, eta akatsa zuzendu ezazu kritika negatiboa erabili gabe. Ikus: Sarritan goraipatu. বাংলা : সমালোচনা , Català: crítica , Deutsch: kritik , Ελληνικά: κριτική , English: criticism , Español: críticas , Euskara: kritika , Filipino/Tagalog: kritisismo o pamumuna , Français: critique , Galego: crítica , Italiano: critica, Kiswahili: pingamizi , Malay: kritikan , Português: crítica , Română: critica , Tiên Việt: phê bình , 中文 (Zhōngwén): 批评KULTURA Kanta eta dantza sorta bat baino, kultura, zientzia sozialetan, sistema sozial osoa nahi du esan, portaera eta jarrera oro, sei dimentsiori dagozkion sistema sozio-kulturalen arabera: teknologikoa, ekonomikoa, politikoa, interaktiboa, ideologikoa eta munduaren ikuspegia. Komunitatearen unitate minimoa "sinboloa" da. Kultura ez da genetikoa; sinboloak komunikatzearen poderioz transmititzen da. Batzutan deitu izan da "superorganikoa," izaki biologikoen izaera baino haratago doazen sistemek osatzen dutelako; gizakiek kultura osatu eta mantentzen dute. Ikus "Kultura." Komunitate bat kulturala da. Ikus: Arrain arraroa. Ikus Kultura; Esanahi desberdinak. বাংলা : ংস্কৃতি , Català: cultura , Deutsch: kultur , English: culture , Español: cultura , Euskara: kultura, Filipino/Tagalog: kultura , Français: culture , Galego: cultura , Italiano: cultura, Kiswahili: tamaduni , Malay: budaya , Português>: cultura , Română: cultura , Af Soomaali: dhaqanka , Tiên Việt: văn hoá , 中文 (Zhōngwén): 人类文化KULTURAREN DIMENTSIOAK Dimentsioetako bakoitza sistema sozio-kulturalek osatzen dute (adb. sistema ekonomikoa). Hauek konbinatzen dira sistema super-organiko bat osatzeko. Sei dimentsioak dira: teknologikoa, ekonomikoa, politikoa, interaktiboa, ideologikoa eta kontzeptuala. Komunitatea entitate kulturala da eta beraz dimentsio hauek komunitateei aplikatzen zaizkie. Ikus: Dimentsioak. বাংলা : সংস্কৃতির মাত্রা, Català: dimensions culturals, Deutsch: kulturdimensionen, Ελληνικά: διαστασεισ τησ κουλτουρασ, English: dimensions of culture, Español: dimensiones de la cultura, Euskara: kulturaren dimentsioak, Filipino/Tagalog: dimensyon ng kultura, Français: dimensions de culture, Galego: dimensións da cultura, 日本語: 文化の側面, Malay: dimensi budaya, Português: dimensões da cultura, Română: dimensiunile culturii, Somali: geybaha, Tiên Việt: những yếu tố văn hoá, 中文 (Zhōngwén): 文化层面––»«––Orrialde honetako testuak kopiatzen badituzu, mesdez, jakinarazi iezaiozu egileari |
Orrialde nagusia |