Itzulpenak:
Akan |
L letraz hasten diren gako-hitzakPhil Bartle, doktoreaAmaia Donés Mendiak itzuliaLEHEN MAILAKO OSASUN ARRETA Lehen mailako osasun arretaren kontzeptua, Munduko Osasunaren Erakundeak bultzatzen duena, politika eta praktika batzuen multzoa da, diru-sarrerak txikiak diren herrialdeetako jendearengan interesa piztu dezaketenak. Multzo honetako printzipioek beste batzuen artean honakoa biltzen dute: osasun arreta merkean inbertitzea gaixotasun arruntak sendatzeko, biztanleen gehiengoarengan eragina dutenak, eta ez jartzea baliabide ekonomikoak tratamendu garesti eta sofistikatuetan (teknologia sofistikatuak erabiltzen dituztenak), aberatsek soilik erabiltzen dituztenak. Bestalde, prebentzioa sendatzea baino askoz merkeagoa dela defendatzen du, heriotza gutxiago sortzen baititu (heriotza-tasa txikiagoa) eta ez delako hain erigarria (gaixotasun-tasa). Gainera, ekonomiarengan eragin hobea du, eta gizatiarragoa da. Bestalde, defendatzen du jende gehiagok ikasi ditzakeela lehen mailako osasun arretak eta horrela urruti eta aldenduta dauden komunitateetan ere osasun hobea zirutatu daitekeela. Tratamendua zailagoa denean soilik bidaliko lituzkete gaixoak hiri eremuetako mediku espezialistengana. Herrialde txiroetako mobilizatzaileen lanean lehen mailako osasun arreta kontzeptu garrantzitsua da, jende guztiak ulertu behar baitu eta baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko oso metodo baliagarria baita. Lehen mailako osasun arretaren atzean dauden printzipioak komunitatean oinarritutako beste ekintza batzuei ere aplikatu ahal zaizkie, adibidez, komunitatean oinarritutako gizarte lanari. Català: atenció sanitària primària, বাংলা : প্রাথমিক স্বাস্থ্য সেবা, Deutsch: Primäre Gesundheitsversorgung, Ελληνικά: πρωτοβαθμια φροντιδα υγειασ, English: primary health care, Español: atención sanitaria primaria, Euskara: lehen mailako osasun arreta, Ewe: eto iwosan ala-boode, Filipino/Tagalog: pangunahing kalingang pangkalusugan, Français: santé primaire, Galego: atención sanitaria primaria, Italiano: assistenza sanitaria primaria, 日本語: プライマリー・ヘルス・ケア, Malay: penjagaan kesihatan utama, Português: cuidado médico primário, Română: ingrijirea medicala primara, Tiên Việt: chăm sóc sức khoẻ sơ cấp, Türkçe: birincil sağlık hizmeti, 中文 (Zhōngwén): 基本医疗保健––»«––Orrialde honetako testuak kopiatzen badituzu, mesdez, jakinarazi iezaiozu egileari |
Orrialde nagusia |