Hasiera
 Lehen Urratsak




Itzulpenak:

'العربية / al-ʿarabīyah
Bahasa Indonesia
Български език
Català
中文 / Zhōngwén
Deutsch
English
Español
Euskara
Ewe
Filipino/Tagalog
Français
Galego
Ελληνικά / Elliniká
हिन्दी / hindī
Italiano
日本語 / Nihongo
بهاس ملايو / Bahasa Melayu
Português
Romãnã
ไทย / Thai

                                        

Beste orrialde batzuk:

Moduluak

Web mapa

Giltza hitzak

Harremanetarako

Dokumentuen erabilgarritasuna

Lotura erabilgarriak

MOBILIZATZAILEA HASTEN

Entrenatzailearentzako Gida

Phil Bartle-k egina Doktoratua

Andrea Badiola Mateos itzulita


Entrenatzailearen apunteak

Komunitate bat Mobilizatzen ez da "ad hoc" hasten edo prestakuntza barik

Bidea Prestatzen Mobilizatu baino lehen

Mobilizatzailea mobilizatzeko prest egon ondoren, komunitatean prestakuntzak egin behar ditu hasi eta mobilizatu baino lehen. Mobilizazioa ez da hasi behar planak eta prestaketak egin gabe, eta beharrezko baldintak ziurtatu barik.

Mobilizatzaileen entreinamendua antolatzen bazaude material hau erabili, modulu hau mobilizatzaile potentzialak irakasteko diseinatuta dagoela ikus dezakezu, erakusteko zein diren beren lehen lanak. Berriro ere, animatzen ditugu "egiten" zeren ikasteko erarik onena "egitea" da eta entreinamendu hau egokitu dezakezu maximoa lortzeko "egiteko" ariketa horietan mobilizatzen ikasteko.

Hau momentu hona da gogoratzeko paper oinatzak" sortzeak eta mantentzeak garrantzitsua dela beraientzat. Zure entrenatzaileak zelan egiten duten lan asko egin behar du lekuko eta egoerari buruzko jakituria dutenarekin. Gogoraiezu ez dutela komunitate horretan betiko lan egin eta beren ondorengoa gidatuko duen materiala prestatzen hasi behar direla. Hori ez badute egiten, eta hortan bera dena uzten badute, hurrengo mobilizatzaileak hasieratik beharko du berriro, eta ez da beste mobilizatzailearen esperientzietatik eta gertakizunetatik eraikitzeko gai izango. Gogoratuiezu zure entrenatzaileei bere egunerokoaidazten hasten eta jarraitzen.

Fase honetan mobilizatzaileak komunitatea prestatu behar du akzio efektiboa lortzeko. Begiratu "Entrenatze Metodoak" modulua. "Rola Jokatzen" kontuan hartu. Rol jokoa nola antolatzen duzun zure esku dago; era asko daude. Entrenatzaile batzuei komunitateko kideen rola eman diezaiokezu, buruzagi lokalak, aholkulari edo alkate, baimenak eman behar dituen agintari lokal bat (eginkizun hori badago), "nagusi" edo mobilizatzaileen ikuskatzailea, eta beste rol desberdinak egoera lokala errepresentatzeko. Rol joko batzuk antolatuz entrenatzaileek jokalari (egoeraren rol desberdinak) ulertu ahal izango dute prozesuan.

Mobilizazio Zikloa:

Zure entrenatzaileak hasten direnean beren lana "Mobilizazio Zikloaren" kontextua da. Izan behar dute behintzat ideia orokor bat zikloari buruz. Materiala gehitu dezakezu "Mobilizazio Zikloa" entreinatze modulutik xehetasun gehiago nahi badituzte.

Zeure entreinamenduan ez oinarritu soilik zikloa aurkezpenana edo eskuko informazioan. Galdetuiezu entrenatzaileei zikloaren elementuei buruz eta arbelan idatzi ezazu. Hasieran lista bat bezalakoa izan daiteke goitik beherakoa, maila desberdinekin: aholku beharrak, komunitate proiektu bat aukeratu, proiektua diseinatu, ezartzea, ebaluatzea. Egiten duzunean ez eman elementuak, galderak egin ditzakezu elementu horiek agertzeko beren kabuz. Gezi bat marraztu behetik gora erakusteko zikloaren errepikaketa.

Saio erronkari bat, entreinatzaileeii zikloko atal desberdinen "rol" -a hartzea izan daiteke. Poster batzuk jantzi ditzakete atal bat bezala identifikatuak izateko. Zer esango lukete zikloa aurkeztean? Hori egiteko gai badira eskatuiezu berriz egitea edo aldatu pertsonak, eta orain hitzegin gabe. Dibertigarria izan daiteke eta mota desberdinetako momentuak sortuko ditu baina zikloa ezartzen lagunduko du, batez ere printzipioak.

Badukagu mobilizazio zikloaren power point aurkezpen bat Julianna Kuruhiiraren marrazkiak erabiliz. Elaboratuagoa da eta xehetasun gehiago ditu. Pantaila batean aurkezteko aukera baduzu zerbait freskagarria izan daiteke entreinamendu saioetan. Ordenagailu batean aurkeztu dezakezu ere hiruko edo lauko taldeetan. Ikusi "Mobilizazio Zikloa."

Gogoratuiezu zeure ikasleei beren lana zikloan oinarrituta dagoela, komunitate batek ez dela proiektu bakar batekin garatzen, zikloa errepikatua izan behar dela eta aldi bakoitzean aldatuta egoeraren arabera.

Baimenak lortzen

Beren entrenatzaile bezala, zure ikasleei azaldu behar diezu bi motatako baimenak daudela distrito bakoitzean. Lehenengoa formala da, legezko edo ofiziala, eta bestea ez-ofiziala da.

Baimen formalak errazak eta sinpleak ohi dira. Gogoratu "sinple" ez duela "erraza" esan nahi. Formalitateak aldatzen dira herrialdearen arabera eta distrito edo probintziaren arabera desberdintasunak egon daitezke ere. Gobernuko arauetan antolatuta daudenetik, nonbait idatzita egoten ohi dira.

Baimen informalak definitzeko zailagoak dira eta ez dute limite zehatzik. Honek esan nahi du lekuko agintarien begi ona lortu behar dugu beren aliatuak izateko etsaiak baino. Beren laguntza oso erabilgarria izan daiteke eta beren aurkaketa hondagarria.

Baimen formalak lortzen direnean erraza da identifikatzea, eskutitz edo ziurtagiri batekin batera datoz. Ordea, baimen informalerako ez dago identifikazio zehatzik.  Azalduiezu zeure mobilizatzaileek horiek lortzeko beharran egongo direla mobilizazio prozesurako dakarren denborarako area bakoitzean.

Ariketa on bat entreinamenduan ikasleak baimenen definizioak adi izatea da beren distrito edo probintziarako.

Hau beste ariketa ona bat da rolak ezartzeko. Sakabanatu bi taldetan, talde bakoitzak bitik bost pertsonetara izanez. Pertsona bakar bat talde bakoitzan mobilizatzailea izango da. Beste batek mobilizatzaileari beharrezko baimenak ematen duen agintari berezia izango da. Bestak bi horien aholkulariak izango dira. Separatu bi taldeak eta esaiezu aholkulariei bere aholkulatuak zer esateko entreinatu behar dutela.

Garrantzitsua, "agintaria" aholkatzen ari den taldeak susmen eta ikara gehienak sortzu behar ditu zer den importantea uste dutenaren arabera. Bestalde, "mobilizatzailea" aholkatzen ari den taldeak lekuko nagusiari eta komunitateari burujabe izatearen onurei begiratu beharko diete.

Taldeei esan leku desberdinetan elkartzeko, behintzat klaseko txokoetan, eta beren prestaketa egiteko hamar edo hamabost minututan. Gero elkartu erdian beste ikasleekin (ikusleak izango dira), eta eskatuiezu jokatzeko mobilizatzaileak agintariaren atean jo eta lekuko komunitatea mobilizatzaileko baimena eskatuko balu bezala.

Ikasleen taldea ugariagoa denean, hainbat aldiz egin daiteke. Bi saioen amaieran, beharbada "joker" bat jokoan sartzea nahiko duzu. Hirugarren talde batetik, lekuko mihiluzeak aholkatuko duena, edo egunkari kazetari bat, norbait agintariaren bulegoan egongo da, ibiltzen, eta galdera ustekabe baina polemikoak eztabaidan sartuko ditu.

Rol jokoen ostean, horren analisiaren saioak oso erabilgarriak dira. Arbelan idazteak agintariak erabili ditzakeen galdera, komunitatean egon daitezkeen galderak, eta mobilizatzaileak erabili ditzakeen argudioak erabilgarria izango litzateke. Arbelan zerrendak sortzeko ikasle guztien laguntza eskatu. Joko hau erabili eta horren analisia ez badaude baimen formalak lortzen ere; beren argudioak erabilgarriak dira ikasleentzat beren rolak ulertzeko.

Kontzientzia Hedatzen

Kontzientzia hedatzearen prozesua komunitate osoan agintariengatik ez-ofizial baimenak sortzearen antzekoa da. Populazioaren artean laguntzaileak eta pertsona euskarriak lortu behar dituztela esaiezu zeure ikasleei.

Zure entreinatze saioan rol jokoaren eredu berdina erabil dezakezu "joker" mota desberdinekin eta analisi saio batekin jarraituz.

Gogoratuiezu ikasleei beren eginkizuna, kontzientzia hedatzearekin batera itxaropen irrealak ekiditea. Hala ere, komunitatearen parte-hatzeak ez du esan nahi algara gehien egiten duenaren nahiak bete behar dituztela komunitatearen lehentasunak balira bezala hartuz. Mobilizatzaileak konstruktiboki kuestionatu behar ditu komunitateak nahi dituen oinarrizko ideiak eta pentsamendu txikienak. Rol jokoan zure "komunitateari" esan ahal diezu klinika bat eskatzeko, baina "mobilizatzaileak" galdetu dezake gaixotasun labur batengatik bada.  Hori bada kasua, komun eta ur garbiak izan daiteke konponbide hobe bat. (Ikusi "Ura" modulua).

Batasuna Antolatzen

Ziurtatu behar duzu zure ikasleek ez dutela pentsatzen komunitate batek naturalki batuta daudela. "komunitate" hitzak, "batasuna" dakarren bezala hartzen da. Sinesmen popularrak askotan komunitate baketsu, kooperatzaile eta bata besteak ezagutzen duenaren irudia eman nahi dute. Ikusi Batasuna Antolatzen.

Hau oso ezagutua da soziologoengatik. Beste modulu batzuetan soziologia barneratuta dago entreinamenduan, eta tirabira ageriagoa izango da. Objektibo praktikoengatik, batez ere hasierazko fase honentzako, nahikoa da ikasleak ohartzeaz "sokatira" erako arazo asko daudela komunitate guztietan. Ez-batasun honek ahulago egiten dituzte. Mobilizatzailearen parte garrantzitsu bat, beraz, komunitatea konbentzitzea da, esatea beren desberdintasunak alde utzi behar dituztela komunitatearen indartzearen aktibitateetan kooperatzeko.

Ikasleak ikasi behar dute batasuna antolatzen ez dela pausu bakar bat beren lanan, ezin dutela komunitate bat batu (behin eta betiko) eta beste gauzak egiten hasi.

Arazo kontinuo bat da eta komunitatearen lanetan presente egongo da.

Ez-batasuna gauza askotan oinarrituta egon daiteke. Honek barne hartzen ditu (baina ez soilik):

  • klanen arteko txapelketan,
  • propietatearekin erlazionatutako desberdintasunak ( Karl Marx ek idatzi zuen bezala- langileak jabeen aurka); eta
  • desberdintasunak sail hauetan:
    • hizkuntza,
    • sinesmen eta praktika erlijiosoak,
    • familia antolaketa,
    • etnia nabariak ("arraza" deituak),
    • generoa,
    • adina,
    • malformazioak edo minusbalio fisiko edota mentalak, eta
    • edozein bariazio ezaugarri sozialetan (adibidez esanahi soziala dituzten ezaugarri fisikoak).

Batzuetan mobilizatzaile batek lekuko praktikak onartu ditzake eta horien inguruan landu, edo inko egin fakzio batzuk onartuak izatea komunitate bileretan historian zehar horiek zaindu badituzte ere. Nire esperientziaren bi eredu ditugu hemen.

Komunitate Islamiko kontserbatzaileekin lan egiten, adibidez, emakumearen mugimenduen limite asko daude. Kontu handiz ibili behar gara horretan. Malaamen onarketa eta kooperaketarekin emakumeei atal sozialean entreinatzeko gai izan ginen, emakumeak irakatsita eta bakarrik beren etxean lan eginez. (Ikusi CBSW).

Ghana iparraldean, bestalde, elementu islamiko suabeagoak dituzte leku batzuetan, herri bilera deitu genuen lehentasunak zehazteko. Gizonak bakarrik agertzen baziren oso era gizalegetsuan guztiak esan genuela, bilera atzeratu gure asmoak esan gabe, eta ondorengo egunerako ezarri. Emakumeak (eta minusbaliatuak eta minoriak) hurrengo egunean etorri ziren.

Genero modulua ikusi ere.

Mezua hedatzen era desberdinetan egin daiteke. Lana egiten ari zaren lekuko dibisio nagusien pertsona batzuei aurkeztuta bazara, rol joko batzuk antolatu ditzakezu non ikasleak aurkako posizioak hartzen dituzte eta mobilizatzaile batek (bere aholkuraiak beste ikasleak izanez) estrategiak izan behar dituzte haiek konbentzitzeko.

Area horretako adituak eraman ditzakezu entreinamendu bat emateko ere.

Egin nuen lanan Afrikan, genero estrategiak garatzeko, adibidez, askotan aurkitzen nuen genero ministerioak (edo antzeko) zeudela ondo entreinatutako langileriarekin eta haiek oso harro zeudetenak beren magia entreinamendu saioetan egiteko.

Elkarrizketa Publikoa

Mobilizatzaile baten ezaugarririk garrantzitsuenentariko bat publikoan hitzegiteko gaitasuna da, ezezagunen aurrean.

Talentua batzutan naturala da, baina ikasi daiteke ere. Oztoporik handiena beldurra da, irrika edo kezka dira. Sentimendu horiek gainditzen dituzunean, gaitasun horiek ikasi eta hobetu daitzezke.

Publikoan hitzegiteko gaitasunak ez du soilik ozen hitzegiteko gaitasuna barne, baizik eta astiro eta argi, jendeak esaten duenari entzutea, aurreikustea zer esan nahi duten isilik gelditzen direnean ere, eta entzuleekin komunikazio erlazio bat hedatzeko gaitasuna. Mobilizatzaile batek ez du soilik komunitateko kideak errespetatu behar, haiek ikusi behar dute errespetatzen dituzula eta hitzaldi publikoetan hori erakutsi.

Ez beldurtu ikasleak guzti hauek zerrendatuz hizketaldi publikoaren lehen saioan. Lehendabizi, oso exijenteak dirudite. Zure ikasleak errazago ikusiko dituzte behin zein erraza den ahuek ikastea eta praktikatzea ikusten dutenean - zure entreinamendu saioa hastean.

Hemen da non "ikasten eginez" efektiboagoa da.

Bost eguneko entreinamendua baduzu, bost edo sei hizketaren saioak izan ditzakezu. Hoberenetariko bat pentsatzea ibiltzen ari zaren bitartean datza. Organizazioarekin bezala, "antolatzaileak", zuk joko bat antolatuko duzu, non pertsona bat aurrera deituko duzu eta aldez aurretik ez dakiten hitz bat ematen diezu eta horri buruz bi minutu hitzegiteko eskatzen diezu. Emandako gaiak entreinamendua edo mobilizatzearekin ezer egiterik ez duten hitzak izan behar dira "bananak", "amaginarrebak", edo "zabor ontzien tapak".

Entreinamendu saioak hitzartu badituzu mobilizatzaile talde batekin, esaterako hilabetero (edo bi hilabetero), aholkatzen dugun bezala, saio hau hilabetero eman dezakezuna izan daiteke.

Saio honetako bariazioa izan daiteke hitzegingo duenari kanpora bidali bi minuturako zuk emandako gai horri buruz pentsatzeko. Bitartean, kanpora joandako pertsonari esan gabe, besteei esaten diezu gaia aldatu behar dutela nahi duten gaia espezifikoki esan barik. Hitzegiten duenak izan daiteke honelako gai bat "karburagailu bat aldatzea", eta taldeak aldatu beharko du adibidez "ostrak saltzea" gaira. Hitzegiten duenak lau minutu izango ditu gaiari buruz hitzegiteko, baina entzuleak nahi duten gaia identifikatzeko ere eta horrekin lotzeko edo horretara aldatzeko.

Saio hauetan da non zuk oso sentikorra izan behar zara kritizismoarekin. Pertson lotsatientzat, publikoaren aurrean hitzegiteko gura ez dutenekin, kritizismoak haiek oztopatu litzake eta beren nahiak alde batera utzi. Une hau egokia izan daiteke "brainstorm"-aren arauak azaltzeko (ikusi Brainstorm), edo "Sandwich" hitz giltzak, administrazioan oso erabilgarriak direnak. Prozedura AA-engatik lortu dezakezu1 bilerak. Publikoak hizlaria hitzegiten duen bakoitzean txalotzeko ikasita dago, esan duenarekin zerikusirik izan gabe.

Soporte teknologikoa baduzu, saio hau camcorder (bideo grabaketa) izan daiteke erabilgarriena. Hizlari bakoitzarentzat, beren hizketaldia grabatzen duzu. Gero zinta ematen diezu, eta gela pribatu batean, edo entzungailu eta pantaila txiki batekin beren zinta pribatuan ikusi dezakete. Gero zinta hori ezabatu edo besteei erakusteko aukera ematen diezu. Beraiekin eramateko nahia izan litzakete hori ikusteko tresnak badituzte. Beste ikasleen edo zure kritikak erabili ordez, zuk hizlariaren aurkezpenaren ikuspen bat hizlari bakar horri ematen diozu, erabilita edo deuseztuta izan daitekena, pribatuki.

Komunitatea Erronkatzen:

Entreinamendu honen bitartez, mezu bat konsistentea da. Indartzearen soziologiaren metodo nagusia komunitate bat indartsuago egiten dela da, zailtasunen ahaleginen edo praktikaren bidez. Gure gomendioa mobilizatzaileak efektibokiago entreinatu ditzakezula "egin" edo praktikatu dezaketen egoeratan da klaseak soilik ematen baino. Karitatearen gure hurbilketaren ikuspuntutik dator hori; txiroei ematea ez ditu indartsuago eta burujabeago egiten baizik eta haiek irakasten ditu dependenteak izateko eta zer itxaroteko jakiteko.

Zure ikasleek jokatu daiteken rol eszenatoki bat liburuxkaren adibidea da, "Komunitatea Erronkatzen". Bi talde antolatu, batak "mobilizatzailearena" eta bere aholkulariak, eta beste taldea komunitatea bezala. Liburuxka erabili dezakezu eta komunitateari esan klinika bat eskatzeko, eta mobilizatzailea hori kuestionatzea eta haiek ur garbiak lortzeko objektibora bideratzeko helburua lortzea gaitz hori mermatzeko estrategia hobea dela azalduz.

Ikasleei eskatuiezu beste rol jokoak proposatzeko, non komunitateak zerbait eskatuko dute, eta mobilizatzaileak haien proposamena kuestionatzea eragingo du aukera errealistak egiteko.

Indarrarako Prestatzen

Beste printzipio nagusi bat indartzeko metodologian ("zailtasunak izan indartzeko" ondoren) antolatzen indarra ekoizten duena da, eta antolaketa hobea indar hobea.

Printzipio honen leinu historikoa Max Weberidazketetatik dator, burokrazien boterea ematen dieten ezaugarriei buruz idatzi zuena. Zure lana soziologia irakastea ez bada ere (geroago etorriko dena mobilizatzaile hauen entreinamenduan), erabilgarria da zuretzat, beren entreinatzaile bezala, soziologia beren entreinamenduan ezagutzea da.

Trade Union antolatzaileak jakin izan dute betidanik ez-antolatutako talde bat hartzen baduzu (enpresa batentzat lan egiten), haiek batzen helburu baten mesedez, eta organizazio sozial bakarrean antolatzen laguntzen badiezu, botere handia lor dezakete. Botere hori erabili dezakete beren buruak babesteko soldata txikien eta egoera txarren aurka protestatzeko.

Printzipio hau edozein talderako balio du eta hemen komunitatearen indartzearen atal bezala erabiltzen da.

Nola erakusten diezu printzipio hau ikasleei?

Komunitate mobilizatzaileak antolaketaren garrantziari buruz jakin behar dute.

Orain arte, entreinatzailearen ereduek rol jokoak erabiliz ikasleak jokalari desberdinen lekuetan jartzea gomendatu dute komunitatearen mobilizazioaren prozesuan. Honek beren gaitasunak hobetzen ditu eta pertsona desberdinek izan ditzaketen jarrerekin ikuspuntu bat izatea lagunduko die. Saio hau izan daiteke hori non entreinatze metodo desberdinak egokiagoak izan daitezke.

Printzipioa azaldu, eta erakutsiezu nola eredu berdina bi futbol taldeekin aplikatu dezakela. Ikasleei galdetuiezu non antolatutako talde bat efektiboagoa izan daiteke ez antolatutako bat baino ezaugarri berdinekin. Zerrenda bat egin arbelan. Talde jokoekin hasi futbola bezala, baina beste taldeetara mugitu, militarrak bezala eta gudak. Gai al dira ikasleak adibide desberdinak emateko?

Ikasle talde handi bat baduzu, talde txikiagoetan sakabanatu eta eskatuiezu antolatzearen aldeko argudio bat antolatzeko eta nola antolaketa horrek azalduko litzake. Talde batek adibide militarra izan daiteke, beste batek komertziala, beste batek erlijiosoa (egokia bada) etab. Eskatuiezu azaltzea nola izango litzateke organizazioa efektiboagoa izateko. Hizlari bat eskatu talde bakoitzean besteei azalpenak emateko. Irakaspen garrantzitsu bat bakoitzak beren burua antolatzea indartze prozesu bat dela da, eta ez da soilik komunitateetan ematen.

Ondorioa; Mobilizatzaileak Entreinatzen:

Ikasleak mobilizatzen ikasteko erabiltzen dituzun metodoak desberdinak eta interesgarriak izatea komeni litzateke. Klase teorikoak bakarrik izan ordez ikasleak beren ikasketa prozesuan parte-hartzen duten metodoak erabiltzen badira efektiboagoa izango da. Aniztasunak ikasteta prozesua fresko mantentzen du eta beren ulermen eta ikasi gaitasuna hobetzen du.

Ez geratu metodo ortodoxoekin edo ezta ere gida honekin soilik. Zure entreinamendua freskoagoa, erronkariagoa eta interesgarriagoa izango da zuk zeuk metodo berriak sortzen badituzu.

Gainera, hainbat entreinamendu saioentzako kanpoko entreinatzaileak ekartzea komenigarria izango litzateke. Mantendu saioak fresko aurkezlariak aldatuz saioen artean. Era berean, aldatu erabilitako medioa saio bakoitzerako: orriak, titularrak, pelikulak, bideoak, txotxongiloak, aurkezpenak, rol jokoak. Lekuko dantza eta antzezpen taldeak, koruak, talde kulturalak. Ez erabili medio berdina denbora askorako saio bakoitzean eta aldatu saiotik saiora.

Rol jokoa ere alda daiteke; saia ezazu txotxongiloak erabiltzen, ikasleak txotxongiloak erabiliko lituzke beren gorputzak erabili ordez. Era berean marrazkiak egin ditzakezu aurkezpen baterako rol jokoaren alternatiba bezala.

Aniztasuna espezie pedagogikoa da.

nota 1. : AA = Alkoholiko Anonimoak

`
––»«––

© Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
Web Diseinua Lourdes Sada
––»«––
Azkenengo eguneratzea: 21.03.2012

 Hasiera

 Lehen Urratsak